XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arratsaldero plazan alkartzen gara danok eta hemen asmatzen doguz gure planak.

Tira, nire eskuetan balego, egunero joango gintzatekez Iratxo mendira, gure txabolea egitera, baina nire amamak dinoanez beste batzuek nahi dabena ere egin behar ei da.

Batzuetan behintzat!

Nire aitagaz eta neba-arrebakaz errekara arrantzara joaten garanean ere, oso pozik sentitzen naz, baina ez gara askotan joaten.

Alde batetik, beti ez dalako arrantzarako sasoia izaten eta bestetik nire aitak lan asko egin behar izaten daualako.

Benetan aspergarria da negua.

Nire amatxok ere zuen amatxok lez, eguraldi txarra danean, etxean gelditzen derrigortzen nau.

Nik muturra ipini orduko, amatxok telebistea izetzen dau, horregaz poztuko naualakoan.

Nik ez dakit zuen telebistetan, baina gurean marrazki eta pelikula politak gitxitan ikusten dira!

Zenbat eta zenbat jolas barri asmatu ete dodaz nik neguko arratsalde aspergarrietan!